XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

2- Hemengo hersturak ikusten ditutzu
Zoin den lotsagarri bizitzea dakizu,
Beraz zure haurrak hemen beirazkitzu
Bethi, bethi.

3- Gure flakeziek zure bihotza
Dute erdiratzen, samurra baita
Gutaz izan zazu oi! urrikalmendu
Bethi, bethi.

Uholde baten pare

Uholde baten pare orai bekatuak
Gaindiz bazter guziak ditu hondatuak.

Non dire fededunak? Non dire justuak?
Azken eguna hurbil othe du munduak.

Errepika
Othoi, ama maitea,
Urrikal zaizkigu,
Jainko zure Semea
Hasarre baitugu.

2- Nor da gure artean erran dezakenik:
Ez naiz ni deusen beldur, nik ez dut hobenik?.

Zuk dirozu, Maria, hain garbi izanik
Gure grazi'ardiets Jainkoaren ganik.

3- Gizonen arbuioek aserik Jainkoa,
Bere azotearen higitzerat doa;
Nork orai atchik liro
Jaunaren besoa?.

Zu zare zu, Maria, indar hartakoa.